2019ko udal hauteskundeen emaitzak

Igandean egin berri dira udal foru eta europar hauteskundeak. Laudioko herritarren % 67,77a joan da hautestontzietara, beraz, % 32,23ko abstentzioa izan dugu. 2015ean % 62,07ak hartu zuen parte, eta abstentzioa % 37,93an geratu zen. Hauek izan dira emaitzak Laudioko Udalbatzako kideak hautatzeko hauteskundeotan: EH Bilduk botoen % 24,71 lortu du, beraz, 5 zinegotzi; EAJ/PNV alderdiak % 36,15 eta 7 zinegotzi; OMNIA alderdiak botoen % 18,24 eta 3 zinegotzi, eta PSE-EE alderdiak % 10,45 eta 2 zinegotzi, beraz.  Hauteskunde hauen ondorioz eratuko den Udalbatzako kideen % 41,20 emakumeak izango dira eta % 58,80 gizonak.

Esteka hauetan kontsulta ditzakezu emaitza guztiak:

https://hauteskundeak.araba.eus/Inicio/vi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.