2019ko San Joan Suak

2019ko SAN JOAN SUAK

San Joan eguna gertu dagoenez eta bezperako su tradizionalen kariaz, jarraibide hauek plazaratu nahi ditugu Udaltzaingoak, Obra, Zerbitzu, Mantentze-lan eta Landa-ingurune Arloak nahiz Arabako Suhiltzaileen Foru Zerbitzuak, pertsona eta ondasunen segurtasuna bermatzeko:

  1. Udalari jakinarazi beharko zaio aurreikusitako ospakizuna, idatzizko ESKAERA bat aurkeztuta HAZ-ko SARRERA-erregistroan, beharrezko argibideak emateko nahikoa aurretiaz. Eskaeran, argi adierazi beharko da non izango den ospakizuna eta zer ordutan.

  2. Udaltzainek (944034888), Obra, Zerbitzu, Mantentze-lan eta Landa-ingurune Arloak (9440348830) nahiz Arabako Suhiltzaileen Foru Zerbitzuak (944036565) ospakizunen aurretik emandako jarraibideei kasu egin beharko zaie edota ospakizunak dirauen bitartean emandakoei, bertaratzen badira.

  3. Gutxienez, pertsona heldu batek zaindu beharko du ospakizuna, eta eskaera aurkeztu duen pertsonak nahitaez egon beharko da han.

  4. Suaren arduradunak ur-hargunedun mahuka bat edo zisterna eramangarri bat eta mauka bat izan beharko du, eta sua piztu aurretik ingurua ureztatu beharko du, gutxienez, suaren inguruko 5 metroetan, suebakia egiteko.

  5. Debekatua dago sua zoladura urbanizatuaren gainean ipintzea; berdin dio asfaltoa edo baldosak diren.

  6. Erregaien meta eraikinetatik, ibilgailuetatik, landare altuetatik eta telefono- edo argindar-lineetatik urrundu beharko da, gutxienez, metaren altuera baino bost aldiz urrunago, eta, kasu guztietan, 20 metrora gutxienez.

  7. Edonola ere, suak 4 metro zabal eta 4 metro altu izango ditu gehienez.

  8. Debekatua dago plastikoak, pneumatikoak edo emisio kutsatzaileak isurtzen dituzten bestelako produktuak erretzea. Halaber, debekatua dago likido sukoi edo suharberak erabiltzea, esaterako, alkohola, gasolina, disolbatzaileak…

  9. Gutxienez, su orokorretarako balio duten su-itzalgailu bi edukiko dira eskura (21A-113B motakoak), edo sarera konektatutako ur-mahuka bat.

  10. Eguraldi iragarpenak haize bolada biziak ematen baditu, ez da surik piztuko.

  11. Ospakizuna bukatzean, egiaztatu eta bermatu beharko da sua guztiz itzali dela eta ingurua hoztu dela, haizeak txingarrak edo hausberoak barreiatu ez ditzan.

  12. Gainera, egiaztatu beharko da suaren eragin-eremua erabat garbi utzi dela, erretako egurretatik gera litezkeen iltzerik gabe, erretako elementurik gabe eta su-hondarrak barreiatzeko arriskurik gabe.

  13. Azkenik, sua egin den lurra erabat lau utziko da, jatorrian zegoen egoera berean, eta suaren arrastorik gabe, beraz, landare-geruza arrastelatu edo eskuaretu beharko da.

Edozein zalantza argitu edo azalpen gehiago behar izanez gero, kontsultatu udaltzainei (944034888).

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.