Ingurune maturaleko ondarea, gure altxorra

Beste urte batez, Laudiko ikastetxeak euren udalerria hobeto ezagutzeko abenturan murgildu dira. Eskolako Agenda 21 proiektuaren barnean, “Ingurune naturaleko ondarea” izan da landu duten gaia.

Ezkutuko altxorren bila itsaso zabalak zeharkatzen dituzten piratek  bezala, kontserbatzea eta ezagutzera ematea merezi duten baliabideen inguruan sakondu dute. Konturatu dira zenbaitetan altxor hauek ez zeudela ezkutuan, baizik eta beste begirada batekin begiratu behar zirela euren balioaz jabetzeko.

Ahozko transmisioari esker belaunaldiz belaunaldi  transmititu diren festak, tradizioak, ohiturak, lanbideak… Gaur egungo baso paisaiak, gure arbasoen lanaren oinordetza: elurzuloak, txondorrak, zuhaitz lepatuak, kirikinausiak, errotak… mendiaren garai bateko ustiapenaren ondorio direnak. Ermita, dorre eta parkeei buruzko, erdi historia eta erdi mito diren kondairak. Eta baserria, bizitzeko tokia baino askoz gehiago, eraldaketa prozesuan dagoen funtzio anitzeko faktoria, gure landa eremuaren ikurra eta oinarria.

Santa Lucia, Ermu eta Mestatxokoako elurzuloak, Ugarteko dorrea, Lamuzako parkea, Lezeaga eta Isusiko auzoa dira, maiatzaren 14an Amurrion ospatu zen Eskualdeko Fororako aukeratu eta bertan aurkeztu ziren elementuak, eta Amurrio eta Aiarako ikasleekin batera osatu zuten “Aiarako Eskualdeko Ingurune Naturalaren Lurralde-Museoa”ren parte izan ziren.

Ondoren, ekainaren 5ean, Laudioko haur eta gaztetxoek hartutako konpromisoak eta planteatutako proposamenak entzun zituzten Udaleko kideek. Gure ondare naturala, denon altxorra, kontserbatu eta konpartitzeko erantzukizuna eskatu zuten.

 

Un año más, los centros educativos de Laudio se han embarcado en la aventura de conocer un poco mejor su municipio. Enmarcado en el proyecto de Agenda 21 escolar, han abordado el tema del “Patrimonio del Medio Natural”.

Como el pirata que surca los mares en busca de un tesoro escondido, han indagado sobre los recursos que merece la pena conservar y divulgar y que en múltiples casos, no estaban escondidos si no a la vista, pero que había que mirarlos con otros ojos para darse cuenta de su valor.

Fiestas, tradiciones, costumbres, profesiones… que gracias a la transmisión oral de generación en generación tienen la oportunidad de mantenerse. El actual paisaje del bosque, herencia del trabajo de nuestros antepasados en el mismo: neveros, carboneras, arboles trasmochos, ericeras, molinos… son reductos  de lo que un día fue la incesante explotación del monte. Ermitas, torres y parques ligadas a leyendas e historias cargadas de parte de Historia y parte de mitos. Y el “caserío”, mucho más que un lugar para vivir, una factoría con múltiples funciones y en proceso de transformación, símbolo y factor vertebrador de nuestro entorno rural.

Santa Lucía, los neveros de Ermu y Mestatxokoa, la torre de Ugarte, el parque de Lamuza, Lezeaga y el barrio de Isusi son los elementos que han seleccionado y presentado en el Foro Escolar Comarcal celebrado en Amurrio el 14 de mayo, formando parte de la exposición titulada “Museo-Territorio del Patrimonio del Medio Natural de la Cuadrilla de Ayala” que se llevó a cabo junto a los alumnos/as de Amurrio y Aiara.

Posteriormente, el 5 de junio, en el Foro Municipal, Alcalde y concejales/as escucharon las propuestas y compromisos adquiridos por los niños y jóvenes de Laudio, que apelaron a  la responsabilidad de todos y todas de conservar y compartir este tesoro colectivo:  nuestro patrimonio natural.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.