Udako Lau urtaroen patinaje artistikoko Lehiaketa, udako edizioa

Lehiaketa, Laudioko Lautxirrinka Klubak antolatzen du, gaur egun Araban lau gurpiletan irristatzeko dagoen klub bakarra. Laudion dauka bere egoitza eta 40 patinatzaile baino gehiago dira klubeko parte.

Klub desberdinetako 85 patinatzailek baino gehiago hartuko dute parte lehiaketan. Besteak beste, lehiaketa bukatzerakoan rippers txapelketa, Lautxirrinkakoen eta gurpil-lerroko patinajean munduko txapelduna den Ainhoa Galdeanoren erakustaldiak, sorten zozketa, sari banaketa eta amaierako desfileak ere izango ditugu.

Eguna: Ekainaren 23
Ordua: 9:30etarik aurrera
Lekua: Zabaleko ikastola (Amurrio)
Partehartzaileak: Lautxirrinka Laudioko kirol kluba, GiraGetxo eta Gurutzeta patin taldea
Laguntzaileak: Laudioko Udala, Amurrioko Udala, Arabako Foru Aldundia
Antolatzailea:

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.