Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Musua’ ikuskizuna eskainiko dute Aldai plazan uztailak 5ean, 18:00etatik aurrera

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Musua’ ikuskizuna eskainiko dute Aldai plazan uztailak 5ean, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Sinopsia

“Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?”

Leire Bilbao

Aktoreak:

  • PIRRITX-Aiora Zulaika
  • PORROTX-Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
  • Oihana Sanchez
  • Alex Tetuan
  • Izaskun Forcada

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.

Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.

Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao

Atrezzoa: Maite Mutuberria, Jon Garate, Buruarinak (Ipuitantai S.L.) eta Katxiporreta.

Iraupena: 70 minutu gutxi gora-behera

Familia-antzerkia: (0-100 urte)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.