Udalbatzak harrera egingo dio Jon Karla Bilbaori datorren larunbatean, ekainak 29, ekitaldi publikoan.

107 etapatan Erroma eta Santiago de Compostelaren arteko 2.716 kilometroak ibili eta gero, igandean bukatu zuten bidea Jon Karla Bilbao laudioarrak eta bere bidaide Jorge Romero argentinarrak. Euren ahaleginaren bidez,  ATECE, hartutako kalte zerebralaren Arabako elkartea ikusgai ipini nahi izan dute, elkarterako dirua biltzeaz gain. Hori dela eta, Udalbatzak merezi duten omenaldia egin nahi die larunbatean, ekainak 29, 12:00etan, osoko bilkuren aretoan. Ekitaldi irekia izango da, zeuk ere aukera izan dezazun zeure maitasuna, indarra eta kasuarekiko laguntza eta helarazteko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.