Alkatearen Bandoa. Trafikoa. Aretako Jaiak 2019

         “2019ko Aretako Jaiak” direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez  betetzeko  neurriak hartuko direla:

EGUNA(K)

ORDUTEGIA

 

KALEAK

 

TARTEA

ARRAZOIA

 

DEBEKUA

 

2019ko uztailaren 25 eguneko 00:00etatik, uztailaren 28a bitartean

Bidezarreta

Errotazar zubia

Areta eta Langa pasagune kaleen arteko bidegurutze batetik bestera JAIGUNEA Aparkatzea eta zirkulatzea

(antolakuntzak baimenduta izan ezik)

 

2019ko uztailaren 25 eguneko 18:00etatik 19:00ak bitartean

Bidezarreta

 

Villosako parketik Aretako Jaiguneraino Jaiei hasiera emateko kalejira Zirkulaketa bideratua
2019/07/26 eguneko 18:00etatik

Froga bukatu arte

Areta, Gasteiz eta Iturralde kaleak Zirkuito aldea TRAIL Trafikoa eten geratuko da baita

aparkatzea

eta zirkulatzea, ere.

(seinalizazioaren arabera)

2019/07/28 eguneko 07:00tik froga bukatu bitartean Areta, Iturralde, Errotazar eta Jaigunea Zirkuito aldea Asto lasterketa  

Trafikoa eten geratuko da bideraketaren arabera

 

 

Agenteak eta laguntzaileak izango dira trafikoa arautzeko arduradunak (Udaltzaingoa, Ertzaintza, Herri Babesaren bolondresak, antolatzaileak eta beste batzuk), zirkulazioa ordezko bideetatik zuzentzeko behar diren lanak egingo dira.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak araututakoaren betetzea segurtatuko dute, arau-hausleak zigortuz eta beharrezkoa balitz kentze garabi zerbitzua erabiliz, honako ekintza hauen gastuak eragileak ordaindu beharko ditu, ezarritakoaren arabera.

Bando honen edukia ikusirik, Alkatetza honetatik erabiltzaile guztien laguntza eskatzen da, autoak ez erabiltzearen saiakera eginez eta ahalik eta lasterren ezarritako lekuetatik kenduz, aurretiko prestakuntzak eta antolatutako ekitaldiak aurrera atera daitezen.

Era berean, sortutako eragozpenak barkatzea espero da, hartutako neurriek jaien garapenik egokiena  eta seguruena baino ez dizkigulakoan ekarriko egonez.

Laudio / Llodio, 2019ko uztailaren 8an

Alkatea/El Alcalde

 Ander Añibarro Maestre

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.