Sanrokeak 2019: Abuztuak 25 (domeka). Kofradiaren eguna

Abuztuak 25 (domeka)

Kofradiaren eguna – Roketxu eguna

  • 11:00etan: DIANA herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen esku. Horren ostean, kalejira herrigunean zehar.
  • 11:00etan: PROZESIOA San Rokeren irudia haren baselizara itzultzeko. MEZA NAGUSIA zelaian eta Santa Luzia abesbatzaren nahiz Lankaietako Lagunen emanaldia.
  • 11:00etan: Herriko Plazan, PINTXO GARGANTUA txikientzat, 14:00ak arte.
  • 11:00etan: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA.
  • 12:30ean: ENTZIERROA ETA BIGANTXAK (16 urtetik gorakoentzat).
  • 12:30ean: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eta Lankaietako Lagunen eskutik.
  • 12:45ean: San Roke Musika Elkartearen KONTZERTUA Aldai plazan.
  • 14:30ean: Elizako arkupean, San Roke KOFRADIAREN BAZKARIA.
  • 17:00etan: ERRALDOI eta BURUHANDIEN IBILALDIA Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeen eskutik, Lankaietako Lagunak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz.
  • 18:30ean: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen ESKUTIK.
  • 18:30ean: KALEJIRA San Roke Musika Elkartearen eskutik.
  • 19:00etan: Lamuza parkeko Pergola espacio eszenikoan, CIA GALICIA konpainiaren “El punto de la i” ANTZEZLANA.
  • 21:30ean: IÑAKI PLAZA & BAND taldearen emanaldia Alberto Acero plazan edo Herriko Plazan.
  • 23:30ean: Laudio BHI-tik hasita eta Zumalakarregi etorbidean zehar, KALEJIRA ROKETXU maskotarekin Sorginlarren taldearen buruhandien laguntzaz. Bukatzean, ROKETXU erreko da eta 2019ko sanrokeak bukatutzat emango dira. Suziri-Jai Jaiak Koordinakundearen eskutik (Ñorrala).

JAIEN AMAIERA
Laudio, 2019ko abuztua
KULTURA GARAPEN ARLOA

Oharrak:

  • Aldaketak: Laudio Udalak beretzat gorde du jaien egitaraua aldatzeko eskubidea, baldin eta hala egin beharko balu bere borondateaz kanpoko arrazoiengatik; hortaz, ez da onartuko horrengatik edo beste edozein arrazoirengatik aurkezten den erreklamaziorik.
  • Azala: Egitarau honen azalak “Odolosterik erosoena” leloa du eta 2019ko San Roke jaietako Kartelen XL lehiaketaren irabazle Ohiane Ibarra Salina laudioarrak egin du.
  • 11 urteko Malen Azumendi Salcedok irabazi du 2019ko San Roke Jaietako Kartelen Umeen XI. Lehikatea.
  • Barrakak. 2019ko abuztuaren 21a eta 26a “Egun bereziak” izango dira. Egun horietan, mugimenduzko atrakzio mekanikoetan 1,00 € kobratuko da bidaia bakoitzeko.
  • Laudio Udalaren Ume, Nerabe, Gazte eta Nagusien Zerbitzuak kanpaina bideratuko du nerabe eta gazteek sexu harremanetan preserbatiboa erabili dezaten eta sexu bidezko transmisioko gaixotasunak zein nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzearen aldeko jarrera barneratu dezaten, SIDALAVA elkartearekin elkarlanean. Guztira, 1.500 preserbatibo banatuko dira jai esparru desberdinetan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.