Plazerra zure eskuetan (III) 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako “sexualitate eta genero tailerra”

Ikuspegi sexologikotik gorputzaren ezagupena sakontzeko asmoz, Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuak plazerra zure eskuetan tailerra luzatuko die 18 eta 35 urte bitarteko gazteei euskara hutsean. Besteak beste norberaren erotika deskubritzea, mugimendu feministen sexualitatearen inguruko diskurtsoak ezagutzea eta “Hormak eta adreiluak”: intersexualitatearen, desira erotiko anitzen eta identitate sexualen teoriak ikastea izango dira alderdi nagusiak.

Tailerra Kultura Etxean egingo da, asteartero, 18:30etatik 20:30etara, maiatzaren 6an, 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an. Izen emateak Gazteria Arloan egin beharko dira 8:00-14:30 bitartean 94 403 48 50 telefonoan edo educacion@laudiokoudala.net posta elektronikoan. Izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi beharko dira horretarako. Izena emanez gero, bertaratzea derrigorrezkoa izango da. Plaza mugatuak.

Ez da Plazerra Zure Eskuetan (I)a eta (II)a eginda behar izatea. Ordenantzetan jasotako prezioen arabera, 3 euro Laudion erroldatuta daudenentzat. 5 euro ez daudenentzat.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.