35 urte baino gehiago dituzten emakumeentzako sexualitate eta Tupper Sex tailer pedagokikoan oraindik ere plazak libre

Oraindik ere garaiz dabiltza 35 urte baino gehiago dituzten emakumeak Laudioar Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sexualitate eta tupper sex tailer pedagogikoan izena emateko. Tailerra, maiatzaren 26an eta ekainaren 2ko eta 9ko astelehenetan, arratsaldeko 17:30etan hasi eta 20:00etara bitartean egingo da, Kultura Etxean.

Ikastaro berri honen xedea, gorputz propioa ezagutzea eta urtetan emakumeei ezeztatu, gorde eta ukatu den sexualitatea aztertzea da. Formakuntza zein bizipen perspektibatik sortutako tailer honek testuinguru maitekiroan eskainiko da, eta konfiantzako espazioa luzatuko die bertan parte hartzen dutenei, askatasun osoz parte hartu dezaten eta euren emozioak plazaratzeko aukera izan dezaten, inongo beldar barik.

7,5 ordu iraungo ditu, 2,5 orduko hiru sesiotan banatuta eta azken sesioan helburu pedagogikoa soilik izango duen Tupper Sex bat egingo da.

Informazio gehiago eta izena ematea Laudio Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuan 94 403 48 50.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.