>Homofobiaren aurkako “Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketa

Nahiz eta aurrerapauso handiak eman diren eskubide eta askatasun sexualen inguruan, batez ere, eremu teorikoan, oraindik gure gizartean indarrean dagoen paradigma sexuala heterosexualitatea da. Homofobiaren aurka egiteko, Berdintasun Zerbitzuak “Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketa martxan jarri du.

Lehiaketa honen helburua, eraikuntza sozial eta kultural guzti honen inguruan hausnarketa pertsonal bat egitea da. Gure herrietan sexualitatearen inguruan gertatzen diren egoera negatiboen salaketa eta konponbideak gomendatzea izango da gehien baloratuko dena.

Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Okondon, Orozkon, Urduñan eta Laudion erroldatutako 12 eta 35 urte bitarteko gazteek bertan parte hartzeko aukera izango dute.

Euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezkeen lanak ekainaren 9tik hilaren 20ra bitartean aurkez daitezke. Parte hartzaile bakoitzak 300 hitz baino gutxiagoko erantzun bakar bat aurkezteko aukera izango du, beti ere izena, abizenak, adina eta udalerria azalduta.

Aipatutako egunen bitartean, egunero jasotako erantzunak argitaratuko dira.

Lehiaketako sariak honako hauek izango dira:
Bi maila:
> 12-18 urte bitartekoentzat: PSP E-1000 bat, joko didaktiko bat eta sexualitatearen inguruko liburu sorta bat.
> 19-35 urte bitartekoentzat: Tablet Samsung Galaxy Tab3 10.1 eta sexualitatearen inguruko liburu sorta bat.

Bloga: Zergatik zara heterosexuala

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.