Laudioko EPA Zentroan 2014/2015 ikasturteko matrikulazio epea zabalik

Helduentzako Hezkuntza Iraunkorraren Laudioko Zentroak matrikulazio epe berri bat zabaldu du. 18 urte baino gehiago dituzten pertsonei bideratutako araututako formakuntza ikastaroan honako hauek eskainiko dira: testuen irakurmena eta ulermena, oinarrizko informatika, ingelesa, euskara, DBHko graduatua eta arautu gabeko formakuntza ikastaroak, DBHko graduatua edo titulu handiagoa dutenentzako (ingelesa). Informazio gehiago behar dutenek nahikoa izango dute Latiorroko 8. zenbakian kokatutako ikastetxera hurbiltzearekin edo 946721734 telefonora deitzearekin. Klaseak astegunetan goizez eskainiko dira.

Helduentzako Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxeak ikastetxe publikoak, ofizialak eta doakoak dira eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuaren menpean daude. Ikastetxe hauek alfabetatzetik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua arte bitarteko oinarrizko heziketa eskaintzen dute.Helduen ikasketen kualifikazioa hobetu eta autoikasketa gaitasuna garatzeaz gain, gizarte-, kultur- eta lan- esparruetako parte hartzea sustatzen du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.