2013/2014 ikasturteko euskara beken bigarren ordainketa onartuta

Laudioko Udalak 2013/2014 ikasturteko euskara beken bigarren ordainketa onartu du. Deialdian jasotakoari jarraiki, bekak ordaintzerakoan %12 inguruko murrizketa egin behar izan zen, eskaera guztietarako diru nahikorik ez zegoelako. Hala ere, diru-gabezia euskara ikasteko oztopo izan ez dakin, hartutako konpromiso bere osotasunean betetzea erabaki zuen gobernu taldeak. Horretarako diru-laguntzen plan estrategikoa egokitu zuen, geroago diru nahikoz hornitu zen beken diru-saila, deialdia egokitu eta, azkenik, gaurkoan onartuko da beken bigarren ordainketa hori burutzea. 165 izango dira ordainketa hori eskuratuko duten ikasleak eta denetarako gastua 4.969,38 eurokoa izango da. Amaitzeko, gogora ekarri behar da hil oso honetan irekita dagoela euskaltegietan matrikulatzeko epea eta, datorren ikasturte horretan ere, udalak matrikulen %100eraino (ikus baldintzak) itzultzeko konpromisoa beregain hartu duela.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.