55 urtetik gorakoentzako euskara ikastaro laburra

&

Eskola garaian laudioar askok ez zenuten euskara ikasteko aukerarik izan. Geroago ere, lanagatik ez zenuten aurkitu erronka honi heltzeko behar besteko denbora edota lasaitasuna. Egun,ordea, ziur aski errazago izango zaizue saiatzea. Horregatik, Laudioko Udalak eta AEK Euskaltegiak oinarrizko euskara ikastaro bat egiteko aukera eskaini nahi dizuete.

  • Ikastaroa 120 ordukoa izango da (astean 6 ordu).
  • Ikastaroa urtarrilaren 19an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da.
  • Taldeetan gutxienez 8 eta gehienez 16 lagun izango dira.
  • Eskolak taldearen erritmora moldatuko dira.
  • Eskola praktikoak. Hasieratik taldeka praktikatuko dituzu eguneroko ohiko elkarrizketa labur eta errazak. Honek, gainera, lagun berriak ezagutzeko aukera emango dizu.
  • Udal beka.

Informazio gehiago edota matrikulatu nahi baduzu, hurbil zaitez AEK Euskaltegira (Zubiaur, 5) edo telefonoz (94 672 6722 – 663 194 177) deitu data hauetan: – 2015eko urtarrilaren 7tik 15era.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.