Futbitoan 8 orduz, Lamuzan

Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkarteak “8 orduz futbitoan Lamuzan” ekimena antolatu du ekainaren 13rako, larunbata. Helburua haurren artean kirola bultzatzearekin batera Lamuza Eskolan orain dela urteak egiten zen eta parte hartze handia zuen ekimen bat berreskuratzea da. Ekintza honetan talde hauek parte hartuko dute: Laudio Ikastola, Aretako Eskola, Latiorro Ikastetxea, Lamuza Ikastetxea, La Milagrosa eta Atxulaur (Orozko). Horrez gain, ikasle ohiak ere bertaratuko dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.