Gaztela-Leoi Zentroak San Fernando jaia ospatuko du

Gaztela eta Leoi Zentroak San Fernando jaiak ospatuko ditu maiatzaren 29tik 31ra.

Ostiralean 17:30ean hasiko dute egitaraua txokolatada eta haur jolasekin. 20:00etan untxi eta bakailao txapelketa gastronomikoa egingo dute eta 22:00etan anaitasun afaria. Ordu bat beranduago, ilusionista bat arituko da.

Hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, zendu diren bazkideen omenezko meza egingo da dantzari eta dultzainekin. 14:30ean izango da bazkaria. 17:30ean, berriz, tute eta igel txapelketak hasiko dira. 19:30ean Nahasiak taldeak kontzertua eskainiko du eta 22:30ean Iñaki musikariak alaituko du gaua berbena batekin.

Maiatzaren 31n, igandean, aldiz, San Fernando dantza taldeak eta dultzainek 12:00etan ekingo diote egoitzaren aldamenean dagoen plazan emanaldiari. Ordu bat beranduago banatuko dituzte tute eta igel txapelketako sariak. Horrez gain, 13:30ean Gaztela-Leoiko produktuen dastaketa egongo da. Arratsaldean, ordea, “La abuela echa humo” antzezlanaren estreinaldia egingo dute 18:00etan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.