“Laudio Summer Camp-ek” jolasten ingelesa ikasteko aukera emango du

Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkartek “Laudio Summer Camp 2015” antolatu du, ingelesez jolasteko bi aste irauten duen programa. Ekimenak ekainaren 29tik uztailaren 10 arte iraungo du, 9:00etatik 13:00etara izango da eta 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Taldeak 10 lagunez osatuak egongo dira eta udalekuak Lamuza Ikastetxean egingo dira. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala instalazioetan egingo dira. Izen emateak Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daitezke 9:00etatik 13:00etara. Udalekuaren prezioa 85 eurokoa da.

Ingelesezko udalekuetako plazen zozketa

Lamuza ikastetetxeak antolatzen dituen “Laudio Summer Camp 2015” udalekuetako plazen zozketa.

  • Ekainaren 15ean izango da, astelehen, 9:30etan.
  • Laudio Udaleko Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria Arloan.
  • Udaletxeko 2. Solairuan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.