“Felix Garcia” Musika Eskolan izen-emateko epea irekitzen da

Laudioko Musika Bandarena den “Felix Garcia” Musika Eskolak 2015- 2016 ikasturterako izen emateko epea zabaldu du. Eskola 1900 urtean ireki zen musika bandaren eskutik. Bertako geletan hasi zituzten musika ikasketak Estatuko Orkestra Sinfonikoko kidek, musika eskoletako irakasleek eta Euskal Herriko hainbat musika bandetako langileek. Egun, tituludun irakasleak ditu eta hasi zeneko filosofiarekin jarraitzen du: Laudioko Musika Bandaren harrobia elikatzea. Informazio gehiagorako 679 240 754 eta 685 738 237 telefonoetara dei daiteke edota www.bandallodio.com webgunea kontsultatu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.