Udako barnetegi guzti-guztiak

Lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, kontaktuak…

Askoren iritziz, udakoa izaten da euskara ikasteko garairik onena. Badakizu ikastaro trinko bereziak dituzula, Laudiotik irten barik, UDAL EUSKALTEGIAn. Bai eta Berbots-AEK euskaltegian ere.

Baina hauetaz aparte, BARNETEGIen aukera duzu, Euskal Herri osoan zehar, egutegi eta prezio aukera guztiekin. Hona hemen, mezu honi atxikia 2015EKO UDAKO BARNETEGI GUZTI-GUZTIAK biltzen dituen taula. Hor dituzu: lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, telefonoak eta abar.

Gogoan izan Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, ikastaro horien matrikularen %50 edo %100eraino itzultzeko BEKAK dituela laudioar guztientzat.

Ondo izan oporretan eta… FRESKA ZAITEZ EUSKARAZ…

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.