San Ignazio jaiak ekitaldiz lepo datoz Ugartera

San Ignazio jaiak ekitaldiz lepo datoz Ugartera

Uztailaren 31n hasiko dira Ugarte auzoan San Ignazio jaiak. 12:00etan jaurtiko dute txupina, eta ondoren Lankaietako Lagunak txistulariak arituko dira kaleak girotzen. 13:00etan prozesioa eta meza egongo dira, agintarien presentziarekin. Arratsaldean, berriz, futbito txapelketako bi final jokatuko dituzte:18:00etan benjaminena eta 19:00etan gazteena. Ondoren, sari banaketari ekingo diote. Gauean Trikizio taldearekin erromeria egongo da, baita Baisala taldearen emanaldia ere. Txosnagunean Diskodantzarekin amaituko dute eguna.

Abuztuaren 1ean, larunbatean, 10:00etan abiatuko du eguna Herriaren taldeak Lamuza frontoian antolatu dituen pilota partiduekin. 11:30ean IX.Ugarteko Krossa egongo da. Korrika egiten lehenbizikoak haurrak izango dira, 12:00etan abiatuko baitira kadeteak lasterka. Asto lasterketa ere antolatu dute, sari garrantzitsuekin, auzoa alaitzeaz Azeripoto trikitixa taldea arduratuko den bitartean. 15:00etan Herri bazkaria prestatuko du San Inazio Peñak, eta 18:30ean futbito txapelketako finala egongo da. 20:00etan, aldiz, herri kirolek hartuko dute lekukoa, zaldi probak, zozkora apustua eta aizkolariak egongo baitira. Iluntzea, ordea, Haitzana orkestraren erritmora gozatuko dute bertaratzen direnek. Gau zaleek, ordea, Diskodantza edukiko dute goizeko ordu txikiak arte.

Abuztuaren 2an bukatuko dira Ugarteko jaiak. Goizean zehar baserritarren produktuen erakusketa egongo da, baita patata tortila eta untxi txapelketa ere, Azeripoto trikitilari taldeak girotuta. 14:00etan San Roke Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Ostean, 14:30ean, adin nagusikoak omenduko dituzte. Horretarako jubilatuentzako bazkari tradizionala prestatu dute, eta bazkalosterako musika talde baten kontzertua. Arratsaldean, baina, txikien txanda izango da, gaztelu puzgarriak jarriko baititu Kirikiño taldeak. Umeentzako jolasak egingo dituzte, eta buruhandiak ere izango dira. Festei amaiera emateko odolosteak eskainiko dituzte auzoko tabernek. Txosnetan giroa sortzeko musika egongo da, eta ondoren Nueva Presión orkestraren berbena.

Ugarteko festak Jai Batzordeak antolatu ditu, Ugarte, Goienuri, Sagasti eta Isasi auzoekin elkarlanean. Ugarteko tabernek eta txosnek ere festen prestaketetan lagundu dute. Laudioko udalak, ordea, diruz lagundu du ekimena.

Atalak/Categorías Jaiak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.