Larra Bustingintza zeramika tailerrak ikastaroa eskainiko du urritik aurrera

Urriaren 7tik aurrera asteazkenero 18:00etatik 20:00etara Larra Bustigintzak zeramika ikastaroa eskainiko du Kultur etxean. Hileroko kuota 30 eurokoa izango da, materiala barne. Izen-emateak irailean izango dira eta 635 721760 (Karmelo) telefonoan egin daitezke.

Bestalde, tailerraren 30 urteurrena dela eta, ikasle ohien eta elkarte kideen lanak ikusgai jarriko dituen erakusketa bat egingo dute. Horretarako, interesatuek irailetik aurrera asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara utzi beharko dituzte haien arte lanak kultur etxean, edo aurrez aipatutako telefonora deitu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.