Andaluziar Etxeak flamenko, sevillanak, gitarra eta kaskainetak ikasteko aukera emango du

Hurrengo ikasturtean flamenkoa eta sevillanak dantzatzen ikasi nahi duenak, edota gitarra edo kaskainetak jotzen jakin nahi duenak urriaren 3tik aurrera izango du aukera. Andaluziar Etxeak ekainaren 28 arte eskainiko ditu ikastaro ezberdinak, astearte eta larunbatetan. Hala, asteartetan 17:30etik 18:30era sevillanak egongo dira, 19:00etatik 20:30era flamenko klaseak eta 20:30etik 22:00etara flamenkoaren oinarri ezagutzeko ikastaroa.

Bestalde, larunbatetan flamenkoan trebatu nahi duten haurrentzako saioak eskainiko dituzte. 10:30etik aurrera ordu batez bilduko dira flamenkoa ikasi nahi duten haurrak, eta 11:30etik 12:30era eta 12:30etik 13:30era aurreko ikasturteetan oinarria jaso dutenak. Arratsaldean, aldiz, 16:00etatik 19:00etara gitarra ikastaroa egongo da, eta 18:00etatik 19:00etara kaskainetakoa. Gainera, 17:00etatik 18:00etara sevillanak eta flamenkoa ikasteko aukera egongo da. Ildo beretik, 19:00etatik 20:00etara sevillanak ikasten hasi direnentzako tailerra eskainiko dute. Interesatuek Andaluziar Etxetik pasa behar dute izena ematera 17:00etatik 19:30era (Untzueta plaza, 2) .

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.