Gurutze Gorriaren Laudioko Tokiko Batzarrak ateak zabaltzeko eguna antolatuko du datorren igandean, uztailaren 12an.

Igande honetan, 2015eko uztailaren 12an, Gurutze Gorriaren Laudioko Tokiko Batzarrak ateak zabaltzeko eguna antolatuko du Aldaikoerreka plazan, 11:00etatik 14:00etara bitarte, herritar guztiei erakundearen bitarteko, giza baliabide eta proiektuen berri ez ezik, erakundeak ematen dituen zerbitzu guztien berri ere emateko.
Gurutze Gorriaren eginkizunari buruzko informazioa emateko erakusketak eta hitzaldiak egingo dira, eta gauzatzen diren proiektu, programa eta planei buruzko xehetasunak ere azalduko dituzte (ingurumena, laguntzak eta larrialdiak, enplegua, prestakuntza, bazkideak, esku-hartze soziala, Gazteen Gurutze Gorria…).
Horretaz gain, gazteenei zuzendutako hainbat tailer ere antolatu dituzte, lehen laguntzen tailerrak (bihotz-biriketako bizkortzea, bizi-konstanteak hartzea…) esaterako, eta premia handiena duten familientzako elikagaiak eta haurren produktuak bilduko dituzte.
Gurutze Gorriak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak, erakundea bera hobeto ezagutu dezaten eta herritarrei eta, bereziki, gizartean egoera ahulenean daudenei laguntzeko gaur egun dituen bitarteko guztiak ere ezagutzeko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.