laudioko Zarata-Mapa

Denon ezaguerarako jakinarazten da Udal honetako Udalbatzak, 2015eko irailaren 28an egin duen bileran, besteak beste, hartu duen erabakiko xedapenenen atala honako hauxe dela:

“Lehena.- Jendaurrean informazioa emateko izapidea abiaraztea Laudioko zarata-maparekin eta 2015eko abuztuaren 29an horri lotuta aurkeztutako dokumentazioarekin (sarrera-erregistroko 9053 zenbakia), azken argitalpenaren egunetik aurrera zenbatuta hilabetez, interesatuek dokumentazioa aztertzeko eta alegazioak egiteko aukera izan dezaten, adierazitako hilabeteko (1) epean.

Bigarrena.- Xedatzea dagozkion iragarkiak argitaratzea EHAAn eta ALHAOn eta adieraztea espedientea eta dokumentazioa egun baliodunetan eskuragarri eta ikusgai egongo direla 8:00etatik 14:00etara Udalaren Hirigintza eta Ingurumen Arloan (Herriko plaza, z/g – 3. solairua).

Hirugarrena.- Esanbidez adieraztea Udaletxean aurkezten diren alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, zarata-mapa onartu egingo dela eta arauzko diren argitalpenak eta jakinarazpenak emango direla”.

 Alegazioak aurkezteko epeak 2015eko azaroaren 7an bukatzen da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.