Desprintzesatzeko tailerra

Ezinezko edertasun-kanon bat inposatzea, desberdin egiten gaituen maitasun erromantikoaren ideia bat eraikitzea, bikoterik ez izatea gabezia-egoera gisa ikustea, gure nahiak beste pertsonen nahien menpe jartzea, etxean eta merkatuan egiten dugun lanaren aintzatespen falta… Alderdi horiek guztiek pasibotasuna betikotzen digute eta, gaur egun ere, eragozpenak jartzen dizkigute izan nahi dugun bizitza izateko.
Emakume izateak esan nahi duenaren inguruan ditugun bizipenetan dinamika horiek duten eragina aztertzen dugu tailerretan eta tresnak ematen ditugu norberak nahi duen emakumea izateko askatasuna izan dezan.

Tokia: Kultur Etxea.

Egunak: urriak 15 eta 22, biak ostegun.

Ordutegia: 18:30-20:30.

Dinamizatzaileak: FAKTORIA LILA

 

Plaza kopuru jakin bat dago. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, etorri Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzura edo deitu 94 403 4850 telefono-zenbakira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.