Hondakin eta estolderia zerbitzuaren Udal Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Hondakin eta estolderia zerbitzuen gaineko 2014ko zerga ordaintzeko epea martxoaren 15ean amaituko da. Helbideratuta dauden ordainagiriak otsailaren 15ean kobratuko dira. 2015eko zerga ordaintzeko epea, aldiz, uztailaren 15etik irailaren 15era izango da eta helbideratutako ordainagiriak abuztuaren 18an kobratuko dira. Zerga honen ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek Kutxabank eta Laboral Kutxako bulegoetan egin beharko dute kudeaketa, etxera bidaliko den kutxako ordainagiria aurkeztuz. Azken hau ez bada jaso edo galdu bada, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eska daiteke ale bikoiztua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.