Hiri garapen iraunkor batentzako oinarri estrategikoak

laudioko Udala hiri planeamenduaren berrikuspenerako lehen urratsak ematen ari da. Horretarako beharrezkoak dira zenbait oinarri estrategiko, oinarri egonkor bat emango dutelako eta epe luzera, hurrengo urterako Udalerriaren hiri politikak sendotzeko beta luzatuko dutelako.

Helburu honekin, 2025eko Laudioko Hiri Antolamendurako Oinarri Estrategikoen erredakzio prozesua hasi da berriki eta horretarako Prospektiker aholkularitza taldearen asistentzia izan du Udalak.

Asmo handiko proiektua da eta herritarren inplikazioa garrantzitsuak, horrek udal eztabaida soziala eskatzen du, nahi den udal motaren, proposatzen den garapen ereduaren eta nahi den etorkizunaren inguruko hausnarketa, iragan lurralde- politika publikoen logikak atzean utzita (hazkunde mugagabe eta handinahian oinarritu zen hura). Onartuko diren proposamenen inguruko adostasun sozial handia eskatzen du.

Foro estrategikoaz, sektorekako lan taldeez eta auzoetako foroez gain, parte hartzeko beste bide batzuk jarriko dira martxan, esaterako web erremintak, sare sozialak, inkestak eta elkarrizketak.

Lagundu nahi baduzu, udal herri parte hartzeko arduradunarekin Epi Zurimendirekin harremanetan jarri: 94 403 48 00 telefonoan edo zurelaudio@laudiokoudala.net helbide elektronikoan.

Informazio gehiago:

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.