Lan Poltsa. Hauteslekuetan Administrazioaren ordezkariak

IRAGARKIA

2016an izango diren hauteskundeen deialdiak direla eta (Udaletarako eta Biltzar Nagusietarakoak maiatzean eta Estatukoak azaroan), Laudio Udalak lan‑poltsa sortuko du langabetuekin, hauteslekuetan Administrazioaren ordezkari izan daitezen.

Lan-poltsa horretan sartzeko, baldintza hauek bete eta egiaztatu behar dira:

  • Langabezian egotea.
  • Laudion erroldatuta egotea.
  • Batxilergo, LH II edo titulu baliokidea izatea.
  • Euskarazko C1 maila edo baliokidea.

Hauteskunde egunean Administrazioaren ordezkari izateak ez du esan nahi Laudio Udalarekin inolako lan-harremanik izango denik. Hortaz, kasuan kasuko hauteskundeak antolatzen dituen administrazioak legez ezarrita dituen diru  kopuruak jasotzeko eskubidea baino ez du ekarriko Administrazioaren ordezkari izendatzeak eta hauteskundeen egunean egiten lanek.

Eskariak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 2tik 16ra izango da, biak barne, 9:00etatik 13:00ak arte, eta beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Informazioa eskuratzeko, Udalaren webgunera (oinarrien testu osoa) nahiz Herritarren Arretarako Zerbitzura jotzea dago eta 944034800 zenbakira deituta ere egin daiteke. Zozketa 2016ko maiatzaren 18an egingo da.

Atalak/Categorías Udala

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.