Margolan erakusketa

Floro Urquijo pintura-elkarteak “Laudio. Paisaiak eta erretinak” atzera begirako erakusketa antolatu du. Irudi sorta San Roke jaien hasieran, abuztuaren 15ean, ospatzen den Laudioko Aire Libreko Pintura Lehiaketako azken zortzi urteetan sarituak izan diren obrekin osatu dute. Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan egongo dira lanak ikusgai apirilaren 8tik 23ra, astelehenetik larunbatera hain zuzen. Ordutegiari dagokionez larunbata bitarte egongo da aretoa zabalik 18:00etatik 20:00etara, eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.