Laudiok bat egingo du Galiziar Letren ospakizunarekin

Aurten maiatzaren 7tik 15era izango da Laudioko Galiziar Zentroak haien lurraldearen zati bat gurera ekarri eta Aldai plaza beteko duen momentua, Galiziar Letren egunaren ospakizuna dela eta. Aurten Manuel María poeta omenduko dute. Nabarmentzekoa da María izan zela pregoilaria Laudion lehenengo Euskadiko Galizia Eguna ospatu zenean. Horregatik, elkarteak bere obraren inguruko hitzaldi bat eta Mariaren olerkietan oinarritutako Os Carunchos taldearen emanaldi berezi bat eskainiko du.

Halaber, Laudioko Mariskoaren lehenengo azoka egingo dute, galiziar gastronomiaren produktu onenekin eta musikaz beteriko giroarekin.

Maiatzak 7

  • 10:30 Ume eta gazteentzako marrazketa lehiaketa Galiziar Zentroan
  • 19:00 Xosé Estévezen hitzaldia Manuel Maríaren inguruan Galiziar Zentroan

Maiatzak 12

  • 19:00 Laudioko I. Marisko Azokaren inaugurazioa Aldai plazan

Maiatzak 13

  • 21:00 Son Mesturado cantareira kontzertua

Maiatzak 14

  • 13:00 Sesións Galegasen kontzertua.
  • 19:00 Os Carunchosen kontzertua.
  • 21:00 Amigos del Swingen berbena.

Maiatzak 15

  • 12:30 Espalladoiro galiziar folklore taldearen emanaldia 13:00 Itxarkundia taldearen euskal dantzen emanaldia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.