Jalgi, astebete kulturaz blai

Aiaraldea euskal kulturaren bilgune bihurtuko da maiatzaren 23tik 29ra. Izan ere, egun horietan ‘Jalgi, euskal kulturaren plaza ibiltaria’ ekimenaren lehenengo edizioa hartuko du eskualdeak.  Adierazpide ezberdineko 65 kultur jarduera egongo dira guztira. Astean zehar egitarau oparoa hartzeaz gain, Laudio kulturaren erdigune izango da hilaren 28an, egun horretan Jalgiren festa nagusia ospatuko baita adin guztietarako kultur ekimenekin.

Jalgiren helburua euskal kulturari plaza eskaintzea da, horren ikusgarritasuna sustatzea eta transmisioa bultzatzea. Ekimena Ahotsenea sortzaileen guneak, Euskal Herriko Bertsozale elkarteak, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak, Aiaraldea Komunikazio Leihoak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute.

Maiatzak 23, astelehena

  • 15:00 ARTE PLASTIKOEN TAILERRA Eider Eibarren eskutik Lamuza ikastetxean.
  • 19:00 “PIKADERO” FILMAren proiekzioa eta solasaldia Ben Sharrock zuzendaria eta Irune Gurtubai produktorearekin LHUIn.

Maiatzak 24, asteartea

  • 15:00 HIP-HOP TAILERRA Endika Albellaren eskutik Laudio BHIn.
  • 18:00 Nomofobikak antzerki taldearen “Sarean kateaturik” ANTZEZLANA Basalarrinan.

Maiatzak 25, asteazkena

  • 10:00 Sexismoa ikus-entzunezkoetan TAILERRA Katixa Agirreren eskutik Laudio Ikastolan.
  • 10:00 LITERATURA SAIO didaktikoa Patxi Zubizarretaren eskutik Berbots Euskaltegian.
  • 12:00 DANTZA TAILERRA Erilare taldearen eskutik Latiorro Ikastetxean.
  • 15:00 ELKARRIZKETA MUSIKATUA Galder Izagirreri Laudio Ikastolan.
  • 17:00 Maite Franko IPUIN KONTALARIA Basalarrinan.
  • 19:00 Anodino Teatroa taldearen “Zerura eroria” ANTZEZLANA LHUIn.

Maiatzak 26, osteguna

  • 18:00  Euskal antzerkia Araban: egungo egoera eta transmisioa lantzeko MAHAINGURUA Idoia Zabaleta, Pablo Ibarluzea eta Eneritz Artetxerekin Erabilera Anitzeko Aretoan.
  • 20:00 BERTSO ETA ANTZERKI INPROBISAZIOA Asier Rubio eta Paula Amilburu bertsolariekin eta Eñaut Gantxegi antzezlearekin.
  • 20:00 PINTXOPOTEA herriko kaleetatik.

Maiatzak 27, ostirala

  • 10:00 Xabi Solanori ELKARRIZKETA MUSIKATUA LHUIn.
  • 19:00 BERTSO SAIOA ERDALDUNENTZAT eta hitzaldia Jon Maia eta Izar Mendigurenen eskutik Latiorroko Untzueta plazan.
  • 22:00 Diska berria aurkezteko ERASO! TALDEAREN KONTZERTUA Gaztetxean.

Maiatzak 28, larunbata
FESTA EGUN HANDIA

  • 10:00 ANTZERKI TAILERRA Metrokoadroka taldearekin Gaztetxean.
  • 11:00 BIDEOKLIPAren grabaketa PORROTX pailazoarekin.
  • 12:00 “Pon ta pa” haurrentzako ZIRKO IKUSKIZUNA Bapatean Zirkoren eskuitk Herriko Plazan.
  • 12:30 MUSIKA emanaldia Igon Olaguenagarekin Aldai plazan.
  • 13:00 KALEJIRA herriko kaleetatik.
  • 13:30 Parasite Kolektiboaren “Gure kulturaren transmisioa” ANTZERKI PERFORMANCEA Aldai plazan.
  • 14:30 BAZKARIA. Kale animazioa, batukada, buruhandiak, kalejira.
  • 16:30 DANTZA PLAZA Aiko taldearekin Aldai plazan.
  • 18:00 Haurrentzako “Xilipurdi” IKUSKIZUN MUSIKALA Herriko plazan.
  • 18:30 BERTSO RAP EMANALDIA Odei Barrosorekin Aldai plazan.
  • 18:30 KONTZERTUAK Herriko plazan:
    • Uluka
    • Gorka Urbizu akustikoan
    • Aguxtin Alkhat
    • Hesian akustikoan, Zuriñe Hidalgo eta Fran Uriasekin.
    • Anari
    • Garilak 26 erromeria

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.