Baratze ekologiko bat nahi duzu?

Beste behin Ellakuri inguruan dauden ortu ekologikoak erabiltzeko eskaerak jasotzeko epea zabalik dago. Interesa duten pertsonek Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) dauden eskabideak bete beharko dituzte. NANaren kopia zein familia erroldatze agiriarekin batera entregatu beharko da. Informazio gehiago Laudioko Udaleko Landa Inguruko 651 703 139 telefono zenbakian jaso daiteke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.