Laudion ere El Rocío ospatzen dugu!

Ntra. Sra. del Rocío Laudioko Andaluziako Etxeak ospatuko du, beste behin, Rocío Eguneko jaia egitarau oparoarekin. Aurten ekaineko 10, 11 eta 12ko asteburuan izango da. Taldetik herritar guztiak animatu nahi dituzte jai honetan parte hartzera, izan ere, bazkide izatea ez da beharrezkoa Andaluziako zatitxo bat Laudiora ekartzen dituzten ospakizun hauetan parte hartzeko.

Ekainak 10, ostirala

  • 19:00 Umeentzako IKUSKIZUNA

Ekainak 11, larunbata

  • 11:00 Bazkideentzako GASTRONOMIA LEHIAKETA Jarraian, igel-toka TXAPELKETA, urdaiazpiko mozketa eta fino ardo kopa dastatzea
  • 14:30 Bazkideentzako ahaidetasun BAZKARIA 18:30 Areto dantza ERAKUSKETA eta gastronomia txapelketaren zein igel- tokaren SARI BANAKETA.
  • Jarraian, flamenko ikasle taldeen, Algazara abesbatzaren eta Algarabia dantza taldearen EMANALDIAK. Ondoren, poesia ERREZITALDIA Belén Ajuriaren eskutik, eta Algarabia taldea zein Grupo Rocieroren EMANALDIA

Ekainak 12, igandea

  • 12:00 Rocioko MEZA Untzueta plazan Algazara abesbatzarekin. Jarraian, Rocioko Ama Birjina buru, ERROMESALDIA Lateorroko kaleetatik zaldiz lagunduta eta Algazara Abesbatzarekin. Flamenco jantziekin joatera animatu dituzte parte hartzaileak.
  • 13:30 Agintarien HARRERA, Algarabía taldearen EMANALDIA eta bazkideentzat luntxa. “Mantoi eta urdaiazpiko” ZOZKETA.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.