Ermualdeko indusketetako bisita gidatuak

Ermualde inguruko indusketa arkeologikoak ezagutzeko aukera egongo da uda honetan ere. Uztailaren 5etik abuztuaren 2ra izango dira bisitak. Ermualdeko historiaz eta arteaz informatzeaz gain, aurten Erdi Aroan izan ziren leinu gerrek protagonismo berezia izango dute. Bisita gidatuak astearte goizetan, ostegun arratsaldetan eta larunbatetan izango dira. Hala ere, aurrez lotu beharko dira hitzorduak 619 75 33 02 telefono zenbakian.

Halaber, denboraldi honetan indusketa berri bat ezagutzeko aukera egongo da, Gazteluzar bastioikoa hain zuzen. Astearte eta ostegun goizetan egongo da zabalik publikoarentzako uztailaren 5etik 14ra.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.