Aiarako Koadrilak eta Udalek“ez bota dirua zaborretara, birziklatu” kanpaina martxan jarriko dute

Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea da. Egun, hondakinen %25a bakarrik biltzen da gaika, horrek zera esan nahi du, errefusaren edukiontzira botatzen diren gai birziklagarrien kopurua oso altua dela. Ingurumen-inpaktuaz gain, ekonomian ere inpaktu handia sortzen du, azken urtean errefusaren edukiontzietara botatzen diren hondakinen tratamendu kostua asko garestitu delako. Kanpainak agerian utzi nahi du hondakinak zuzen birziklatzea eta dirua aurreztea denon ardura dela eta posible dela. Laudion, kanpaina uztailak 7an garatuko da Aldai Plazan 10.00etatik 14:00etara. Ekintza nagusia errefusaren edukiontzien karakterizazio publikoak izango dira, errefusaren edukiontzian aurkitzen diren hondakin ezberdinak bereiztean datza eta ondoren dagokien ontzietara botatzen direlarik. Markagailu baten bitartez, herritarrek errefusaren edukiontzira botatzen diren hondakin birziklagarri kilo kopurua ikusi ahal izango dute eta honek dituen ondorio ekonomikoak. Informazio puntu bat ere egongo da, non organikoa birziklatzeko kitak banatuko diren organikoaren bilketan parte hartzen duten familia kopurua handitzeko. Gainera, lehendik organikoa birziklatzen dutenek poltsa konpostagarri sorta bat hartzeko aukera izango dute. Herritarrek birziklapenaren inguruan izan ditzaketen zalantzak ere argitzeko aukera izango dute. Haurrei zuzenduta hondakinen berrerabilpen tailerrak egongo dira, bertan kafe kapsulekin bitxiak egiteko aukera izango dute, hondakin ezberdinekin musika instrumentuak sortuko dituzte eta plastikozko ontziekin lapizeroak, loreontziak eta elementu ezberdinak sortu ahal izango dituzte. “Birziklatzeak saria du” lelopean, eskualdeko produktu ekologikoen otarrak zozketatuko dira gerturatzen diren herritarren artean, horretarako hondakin ezberdinen irudiak izango dituzten txarteltxoak dagokien ontzi/edukiontzira zuzen bota beharko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.