“Kondoia patrikan, errespetua praktikan” kontzientziazio kanpaina

Laudioko udaleko Gazteria Zerbitzuak, SIDALAVArekin elkarlanean, nerabe eta gazteei zuzendutako kanpaina jarriko du martxan, harreman sexualetan preserbatiboak erabili ditzaten. Aurtengo leloa “Kondoia patrikan, errespetua praktikan” izango da. Era honetan, kondoien erabilerarekiko jarrera positiboa sustatu nahi da, harreman sexualetatik eratorritako infekzioak edo nahi gabeko haurdunaldiak saihesteko. Guztira, 1.600 preserbatibo banatuko dira jai eremuetan eta herriko tabernetan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.