Osakidetzaren Paziente Bizia ikastaroen deialdi berria

Udazken honetan Paziente Bizia programaren ikastaroen deialdi berria egingo da. Hainbat saioen bitartez, gaixotasun kronikoak dauzkatenei, edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei, gaixotasun horiei buruzko informazioa ematea da helburua; eta, bestetik, osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak zeintzuk diren erakustea. Gaixoek eta haien zaintzaz arduratzen diren pertsonak dira tailerrak eskaintzen dituztenak eta, horri esker, ikastaroak balio erantsia hartzen du, pareko bizipenak ikastarora ekarriz.

Horretarako, “Nire osasuna biziki zainduz” izeneko tailerra eskainiko da datorren urriaren 3an, Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan, 11:00etatik 13:15etara. Tailerrak bi ordu eta laurdeneko zortzi saio izango ditu. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, anbulatorioan edo 94 600 74 80 eta 608 566 972 telefonoetan. Informazio gehiago Osakidetzako web gunean (http://www.osakidetza.euskadi.eus/osasuneskola/eu/) eskuratu daiteke, edo Twitter, Facebook edo Youtuben.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.