Enplegu anezkak

Lanbideren, Arabako Foru Aldundiaren eta Santa María la Real Fundazioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmen baten emaitza dira enplegu-anezkak; teknikari baten laguntzarekin, lana bilatzeko elkarlanean aritzen da pertsona langabeen talde bat.

Laudion, 20 langabetuk izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. 18 eta 59 urte bitartekoak izango dira. Urriaren 6a arte iraungo du izena emateko epeak eta Tokiko Garapen Agentzian egin daiteke, Irukurutzeta kalean, z/g. Bestela, 944034980 telefono zenbakira deitzea dago eta www.lanzaderasdeempleo.es webgunea ere erabil daiteke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.