Hitz egidazu astiro… hegan egin nahi dut!

LTEren (LengoaiarenTrastorno Espezifikoa) Kontzientziazio eguna dela-eta, irailak 30ean, TEL-EUSKADIk (Lengoaiaren Trastorno Espezifikoa duten pertsonen familia eta lagunen elkarteak) “Hitz egidazu astiro… hegan egin nahi dut” erakusketa ekarriko du. BCBL (Basque Centre on Cognition, Brain and Language) ikerketa zentroarekin elkarlanean diseinatutako obrak neuro garapenaren trastorno hau ezagutzeko aukera plazaratzen du, oso ohikoa bezain ezezaguna baita.

Era berean, urriak 1ean mahai- inguru bat egingo dute 10:30etik 12:30era Kultur Etxeko Arraño aretoan. Plaza kopurua mugatua denez, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako posta mezu bat bidali beharko da elkartera (tel-euskadi@gmx.com), edo telefono hauetara deitu 946526027/605896544.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.