DEMOLA proiektua

Aiarako Kuadrillak eta Laudioko Tokiko Garapen Agentziak DEMOLA programa jarri dute martxan. Egitasmoa Finlandian sortu zen, eta goi mailako hezkuntzako azken ikasturtea egiten ari diren gazteei zuzendua dago (goi mailako gradutako zikloetan daudenei zein unibertsitateko graduetan daudenei). Dean dela, iragan urtean ikasketak bukatu dituzten per- tsonak ere onartuko dira. Hala, inguru- etako enpresekin elkarlanean proiektu bat garatzeko eskualdeko 20 gazte hau- tatuko dituzte, hiru hilabete eta erdiz lan egiteko. Kolaborazioaren emaitza enpre- sarentzako baliagarria bada, programa amaitzean garatzen jarraituko dute.
Proiektu honen inguruko informazio gehiago eskuratzeko Agentzian bertan, 944 034 980 telefonoan edo garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin daiteke kontsulta zehatza.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.