ASASAMek Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko du

Beste behin, ASASAM elkarteak aktiboki parte hartuko du Buru Osasunaren Munduko Eguneko ospakizunean. Aurtengo festa urriaren 10ean izango da, “Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk ez jakin“ lelopean. Egitarau zabala prestatu dute gaixotasun mentalei lotutako arazoek guztioi eragiten digutela ohartarazteko, berau pairatzen duten herritarrak onar- tzeko dauden oztopoak hausteko elkarlanari heldu behar zaiola jakinarazte aldera, lan eskubidea gauzatu ahal izateko eta komuni- tatean parte hartzeko aukera izan dezaten.

• Urriaren 3tik 21era

  • José Montes laudioarraren argazki erakusketa, Jose Ramón Aguirrezabal eta Juan Pablo Álvarezekin batera, Kultur Etxeko Aldaikorreka aretoan, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era.

• Urriak 6, osteguna

  • 11:00 FUTBITO PARTIDA buruko gaixotasunak dituzten pertsonen artean Aldai plazan, Bizitegiren parte hartzearekin.
  • Horrez gain, ASASAMen informazio gunea eta elkarteko erabiltzaile diren pertsonek egindako lan artistikoen erakusketa eta salmenta egongo da.

• Urriak 19, asteazkena

  • 18:30 Kultur Etxean diru-laguntza eta gizarte zerbitzuei buruzko HITZALDIA, Gotxon Villano Murgaren eskutik, Arabako Ospital Psikiatrikoko gizarte langilea dena.

• Urriak 26, asteazkena

  • 18:30 HITZALDIA: “Buru gaixotasuna duten pertsonen babeserako neurriak: testamentuak, tutoretzak, pentsio planak…” Kultur Etxean, FEDEAFESeko zuzenbide zerbitzuko abokatua den Pedro Pardoren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.