Hirigintza eta genero-ikuspegiko proiektua

Laudio Udala lanean ari da udal genero-ikuspegian oinarrituta hirigintza aztertzeko eta hobekuntza-neurriak proposatzeko. Udalerri atseginagoa, guztion beharretara egokituagoa lortzea da helburua, zehazkiago, alderdi hauei dagokienez: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta udalerriaren diseinuaren eragina segurtasunaren pertzepzioan.

Horretarako, parte-hartze bidezko prozesu bat antolatu dugu herrian bizi garen eta bertoko zerbitzuak erabiltzen ditugun emakumeon ikuspegia jasotzeko asmoz.

Bi jardunaldi izango dira; hasteko, laburki azalduko dugu hirigintza-ereduek emakumeen bizi-esperientzietan duten eragina eta, ondoren,dinamika bat bideratuko dugu, elkarrekin herriari eta hobetzeko alderdiei buruz hausnartzeko. Ez da behar hasi baino lehenago inolako ezagutza espezifikorik izatea.

  • Azaroak 8, asteartea 17:00etatik 20:00etara. Lekua: KULTURA ETXEA. Jorratuko diren gaiak: espazio publikoa eta garraioak.
  • Azaroak 9, asteazkena 17:00etatik 20:00etara. Lekua: KULTURA ETXEA. Jorratuko diren gaiak: Ekipamenduak eta herrian dagoen segurtasun-pertzepzioa.

Funtsezkoa zara Laudion bizi garenon bizi-kalitatea hobetzeko. Zure zain gaituzu.

Bertaratuko zaren konfirmatzeko: Berdintasun Zerbitzuan 94 403 4850.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.