Lanbideren doako ikastaroak

Laudio Institutuak doako bi trebakuntza ikastaro eskainiko ditu Lanbideren bitartez. Azaroaren 21an hasiko da 330 orduko iraupena izango duen ile-apainketako bat. Abenduaren 19an, berriz, 360 orduko estetikako bat abiatuko dute. Biak goizeko 8:50etik 14:50ra izango dira. Informazio gehiago eska liteke fplaudio@institutua.net helbidean edo 946721870 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.