Panpina eskalatzaileak egitera!

Larunbat honetan (azaroak 5), bihar, PANPINA ESKALATZAILEAK egiteko eskulanen saio bat izango dute gure umeek “Sorgin Zapatuak” programaren barruan. Jarraian, ohiturari jarraiki, ASKARI gozoa banatuko da bertaratutako guztientzat. Ez aitzakiarik bilatu: badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula. Larunbatean, Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.

Bestetik, honekin batera doazkizu urteko saio guztien egitaraua eta biharko saioaren kartela.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.