Azaroaren 25erako egitaraua

Azaroaren 25erako, Emakumeekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko jardueren egitaraua:

Azaroak 24, osteguna

Aiaraldeko “BELDUR BARIK JARRERA 2016” Lehiaketaren sari-banaketa Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean 18:00etan. Doako sarrera leku guztiak bete arte. Herrian aurkeztu diren lanak ikusiko dira, epaimahaiak epaia emango du eta sariak banatuko dira. Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon edo Urduñan erroldatutako 12 eta 26 urte bitarteko gazteek hartu ahal izan dute parte deialdi honetan edo, erroldatuta egon gabe, elkarteren batean parte hartzen dutenek.

Beldur Barik Jarrera! ekimenaren helburua da neska mutilek gaur egungo desberdinkeria egoerei aurre egiteko dituzten moduak irudikatzen dituzten askotariko arte-adierazpenak aintzatestea, baloratzea eta bultzatzea, betiere, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren aurkako arbuio irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerekin. Amurrio, Artziniega, Aiara, Okondo, Urduña, Orozko eta Laudioko udalek antolatu dute.

ZURE ZAIN GAITUZU!!

Azaroak 25, ostirala

Elkarretaratzea 19:30etan Herriko Plazan, Solastiar, Avillo, Biok, Jakaranda eta Etawasol elkarteek antolatuta.

Azaroak 26, larunbata

Khadija Al-Salami zuzendariaren “Diez Años y divorciada” filma. 17:30etan eta 20:00etan Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean. Laudio Udalaren Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. Sarrera: 3 €. Adinen araberako kalifikazioa: ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat. Sinopsia: Neskatxa bat epaitegian sartzen da eta, epaileari begietara zuzen begiratzen diolarik, dibortziatu nahi duela esaten dio. Yemenen ez dago ezkontzeko inolako adin mugarik eta Nojoom 30 urte dituen gizon batekin ezkontzera behartu dute 10 urte baino ez dituenean. Ezkonsariari esker, familiak errenta txiki bat lortzen du eta aho bat gutxiago du elikatzeko. Tratua zilegi eta onargarria da denentzat, baina ez Nojoom txikiarentzat, bizkor ikusi baitu bizitza goitik behera aldatu zaiola, jasanezin bihurtu arte. Berdintasun Zerbitzuak antolatuta.

Autodefentsa ikastaroa 12 eta 16 urte bitarteko neskentzat (euskaraz). 18:00etatik 20:00etara Gaztelekuan bertan. Izena emateko, joan Gaztelekura edo deitu 94 403 85 83 zenbakira. Leku kopuru mugatua. Laudioko Gaztelekuak antolatuta.

Azaroak 27, igandea

“EL FLORIDO PENSIL-NIÑAS” antzezlana. Egilea: Andrés Sopeña. 19:00etan Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean (ateak 18:30etan zabalduko dira). Zer adinetarako gomendatuta: 14 urtetik aurrerakoentzat. Sarrera: 10 €. Eserlekuek ez dute zenbakirik izango. Antzezlana emango den astean bertan salduko dira sarrerak, lekuak agortu arte. Sarrerak 21etik, astelehena, 25era, igandera, erosi ahalko dira. Pertsona bakoitzak hiru eskuratu ahalko ditu gehienez. Horretarako, Udaletxera joan beharko da goizez, Berdintasun Zerbitzura edo Kultura Etxera arratsaldez. Berdintasun Zerbitzuak antolatuta.

“El Florido Pensil-NIÑAS” antzezlanak gerraosteko Espainian nagusi izan zen hezkuntza sistemaren ankerkeria absurdo eta basatipean bizi diren bost neskatxaren egunerokotasuna kontatzen du. Ikastetxeak gizartearen isla dira, baita ideologia nagusiarena ere. Eta ideologia horrek erabakita zeukan Erdi Aroko patriarkaturik sakonena eguneratzea eta horrekin azken ondorioetara iristea. Emakumeak izan ziren ekimen moralizatzaile horren helburu nagusiak, emakumea berez omen zegoelako ezkontzera eta etxeko lanak egitera bideratuta. Emakumeen ibilbide profesionala familia bat osatzea eta seme-alabak izatea izan behar omen zuen. Eta horretan ia denak zetozen bat: andereñoa, apaiza, gurasoak, moralistak, kuple-abeslariak, eleberri erromantikoen idazleak… gimnasiako andereñoak eta guzti. Batzuetan era argian, beste batzuetan itzulipurdi nahasgarrien bidez, baina antzezlaneko eszena guztietan ikusiko dugu bi emakume mota baino ez zegoela: garbiak eta besteak.

Azaroak 28, astelehena

Hitzaldia: Gizarte babesa indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei. 19:00etan Lamuza plazan. Berdintasunerako 2016ko Foroaren autobusean. Berdintasun Zerbitzuak antolatuta.
Maitena Monroy aktibista feministak eta BIZIRIK, genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen elkarteak biktimen gizarte-babesaren gaia azalduko digute, ordaintza-jarduera gisa.

Azaroak 30, asteazkena

17:00etan LHUIn: Ana Plaza egilearen “Mujer Sola” tragikomendia. Sinopsia: Elektrodomestikoz eta zarataz inguratuta bizi den, baina askatasunik ez duen emakume batek auzokoarekin hitz egiten du leihotik… Gomendagarria adin hauetarako: 15 urtetik aurrerakoentzat. Solastiar elkarteak antolatuta.

Abenduak 1, osteguna

Hitzaldia: Ba al dakizu zer eskubide duzun indarkeria matxistaren aurrean? Kultura Etxean, 18:30etan.

Hegoak Foru Zerbitzuko Susana Cambra abokatuak laguntza juridikoa ematen du Laudio Udalean eta, Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmen bati esker, prozedura judizial orotan ditugun eskubideei, lege-prozedurei eta eskura dauden baliabideei buruzko informazioa emango digu. Funtsezkoa da jakitea zer egin behar duzun eta zer eskubide duzun: giza eskubideak, babes-aginduak, zaintza, guraso-ahala, elikadura-pentsioa, etxebizitzaren erabilera, atzerritarren inguruko alderdiak… Berdintasun Zerbitzuak eta Gizarte Ongizaterako Foru Institutuak antolatuta.

ZINEMAKUMEAK: emakumeentzako zinema zikloa

Emanaldi guztiak Lanbide Heziketa Ikastetxean izango dira 18:30etan eta sarrerak 2 euro balioko du.

  • Azaroaren 3an: Un otoño en Berlín (+7)
  • Azaroaren 7an: Carol (+12)
  • Azaroaren 14an: Mustang (+12)
  • Azaroaren 21ean: Nuestra hermana pequeña (TP)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.