Gazteria

Gazteentzako sukaldaritza

Elena Jorrin dietistak, sukaldari batek lagunduta, eskainiko du abenduaren 19an, 20an, 26an eta 27an sukaldaritza eta elikadura osasuntsuari buruzko ikastaroa 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Saioak 16:00etatik 18:00ak arte eta 18:30etatik 20:30ak arte izango dira Zubiko Etxean. Izena emateak balioko du 3 euro herrian erroldatuta daudenentzat eta 5 euro gainerakoentzat eta egin daiteke Udaleko Gazteria Zerbitzuan 94 403 48 50 deituz edo educacion@laudio.eus idatzita adierazteko izena, abizena, telefono zenbakia eta adina.

Tailerrak hurrengoak izango dira:

  • Urtaroko sukaldaritza, sasoiko produktuekin egiteko errezetak.
  • Elikagai berriak ezagutzen. Kinoa, algarrobo-leka, tofu, olo, barazki esneak, eta abar erabilita errezeta originalak egiteko.
  • Nazioarteko sukaldaritza.
  • Postre osasuntsuak: osasuna eta gozotasuna batera.

Campus teknologikoa

Gabonetan udalak eskainiko du bi Campus Teknologiko 12 eta 29 urte bitarteko gazteei Tokiko Garapen Agentzian. Bietan landuko dute smartphone android sakelakoen aplikazioen diseinua eta 3D inprimatzea eta droneak eta egingo dituzte abenduaren 26an eta 27an eta hil bereko 28an eta 29an. Ordutegiak 10:00etatik 13:00ak arte eta 15:30etatik 18:30ak arte izango dira. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko Gazteria Zerbitzura jo behar da 94 403 48 50 telefonora deituz edo hezkuntza@laudio.eus idatzita. Behin izen emanda derrigorrezkoa izango da parte hartzea eta plazak mugatuak dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.