Salgai Ermu Andra Mariko liburua

Laudioko Udalak salgai jarriko du Azaroaren 21ean “Ermu Andra Mariko Santutegia bere ondare historiko-artistikoaren bitartez”. Fernando Bartolomé García eta Laura Calvo García UPV-EHUko irakasleek idatzi dute. Liburuak azaltzen du Ermu Andra Mariko aberastasuna eta 5 euroren truke saltzen dute Zuhaitza Arin eta Arantzar liburudendetan, Gardea eta Aretako Gizarte Etxeetan eta Lamuzako Liburutegian, baita Lamuza parkeko turismo bulegoan ere. Argitarapena gauzatu da Ermuko Babeserako Plan Bereziaren barruan eta Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta UNITWIMek babestu dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.