Zaborra herritar guztion erantzukizuna da

Bide garbiketaren eta zabor bilketaren ordenantzaren helburua, hiri habitat-a hobetzea da, garbiketa eta garbitasuna areagotzen diren heinean herri inguruaren bizigarritasuna handitzen delarik. Hori dela eta garbiketa udalerri honetako herritar guztien betebeharra da.

Ohar honen bitartez, zaborra biltzeko prozesuan herritarrok dugun betebeharrak gogoratu nahi ditugu. Bi dira Udalaren helburuak: bata birziklatze indizeak hobetzea eta bestetik zaborrak uzteko praktika egokiak bultzatzea.

Honela, ordenantza honen arabera zaborrak bereizi behar dira, bilketa selektiboa egite aldera. Gainera erabiltzaileek, zaborrak tamaina egokiko poltsa itxietan utzi beharko dira, beti ere zakarrontzi barruan edo zabor bilketa automatizatuko ahoetan sar daitezen.

Debekaturik dago esparru publikoan zaborra uztea, bai zakarrontzi alboan edo zabor bilketa automatizatutako ahoen ondoan baina oraindik ere gutariko asko horixe egiten dugu eta bide egokia zein den gogoratzea ezinbestekoa da. Gogoan izan, erabilera ez- egoki hauek direla eta, Udalak zaborra biltzeko zerbitzu erantzia kontratatu beharrean dago eta horrexek zerbitzua garestitzen du.

Azkenik, gogoan izan zaborra zakarrontzi kanpoan uztea edo ordutegia ez errespetatzea utzegite arina eragiten du eta 750 euroko zigorra ekar dezake. Eta utzegite arina behin eta berriz egiteak zigor gehiago eragiten du.

Elkarlanean Laudio atseginago bat lortuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.