Enpresen kudeaketa eraginkorra

Kudeaketa eraginkorrerako eredua bideratuta dago merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu esparruetara eta oinarrituta dago tutore-babesean. Horrek ahalbidetzen du ehun komertziala lehiakorragoa izatea, azpimarratuta topatutako gabezia eta beharrak prozesu pertsonalizatu, gradual eta gidatuaren bidez. Programaren barruan badago diagnostikoa egiteko bisita, enpresa eta nahiak ezagutzeko, diagnostikoa eta ekintza plan pertsonalizatua eta tutoretzak hamabostean behin.

Doako ekimena da eta finantzatu dute Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren aldetik Apillen eta Merkataritza Teknikoko Bulegoaren laguntzarekin. Gauzatuko dute urtarrilaren bigarren hamabostalditik aurrera eta 2 hilabeteko iraupena izango du, gehienez.

Aurkezpen jardunaldia abenduaren 14an egingo dute erabilera anitzeko udal aretoan 14:30etatik 16:00ak arte. Informazio gehiago eskuratzeko jar zaitezke harremanetan Laudioko Garapen Agentziarekin. Telefono zenbakia: 944 034 980. Email: garapenagentzia@laudio.eus.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.