Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Beste behin, Laudion ekintza egitarau zabala prestatu dute euskararen erabilera indartzeko asmoz.

Abenduak 1, osteguna.

  • “Zergatik ez?” euskararen erabilera suspertzeko doako TAILERRA, 18:30. Euskaraz. Kultura Etxeko antzoki txikian.

Abenduak 2, ostirala. Bezpera eguna.

  • 12:00etan Laudioko alkatearen ADIERAZPEN INSTITUZIONALA udaletxean, Euskararen Nazioarteko eguna dela-eta.
  • 17:00etatik 19:00etara, umeentzako DISKOFESTA, tailerra eta txokolatea Aldai plazan. Euskararekin konpromisoen fitxak beteko dira eta, ondoren, errotatxoak egingo dira.
  • 19:00etatik 21:00etara BERTSO SAIOA Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Jon Maiarekin LaudiOHOLTZAN programaren barruan. Gai-jartzailea: Asier Rubio. Lanbide Heziketako Ikastetxeko antzokian. 3 euro.

Abenduak 3, larunbata: Euskararen Nazioarteko Eguna.

  • 12:00etatik 14:30etara Los Arlotesen emanaldia herrigunean. Edonork parte hartzeko aukera izango du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.